Itsas txakur bat uretaratu dute Bermeon, osatu ostean
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Bermeon askatutako itsas txakurra
Ibarrangeluko Laga hondartzan zaurituta aurkitutako itsas txakur bat Bermeoko portuan askatu dute, Gorlizko zentroan artatu eta sendatu ostean. Irene Pardo Nekazaritza diputatuak uretaratu du Halichoerus grypus alea, gaur goizean.
Aldundiak jakinarazi duenez, aurkitu zutenean beste animaliaren batek eragindako hainbat zauri zeuzkan, eta operatu egin behar izan dute. Hilabetez egon da Basa Fauna Lehengoratzeko Zentroan, Gorlizen.
Itsas txakurraz gain, hamazazpi martin, lanperna-musu bat eta zanga bat utzi dituzte aske.
Bermeon askatutako itsas txakurra
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.