
Ibon Elorrieta, atzo, Busturian
Atzo goizean utzi zuen Franziak aske Busturiko preso ohia. Eguerdian iritsi zen Madrilgo (Espainia) Barajas aireportura, eta handik Euskal Herrirako bidea hartu zuen, hurbilekoekin batera. 20:00ak aldera Bilbon egin zuen geldialdia, eta han egin zioten lehen harrera. Ondoren, 22:00etan iritsi zen sorterrira. San Kristobal auzoan izan zituen zain hainbat herrikide. Lehen harrera bertan eginda, manifestazioan joan ziren Altamiraraino, gertuko gehiago baitzituen han zain.
Elorrietak gertukoei jakinarazi dienez, Arles espetxetik Marsellako aireporturako bidea eskuburdinekin eta begiak estalita egin zuen. Kalean den arren, baldintza batzuk bete beharko ditu, zigorra betetzeko sei hilabete falta baititu. Lanean aritzea eta aitaren etxean bizitzea dira Frantziak ezarritako kondizioak. Sei hileen buruan, baldintza bakarra edukiko du: ezingo du Frantziara itzuli.