
Sakonako txanponak
Sakonako Erromatar Garai berantiarreko altxorra (Errigoiti) izenburupean, zenbait bisita gidatu antolatu ditu Arkeologi Museoak zapatu-domeketarako. Hain zuzen, 1982an Errigoitin aurkitutako 132 txanpon ezagutaraziko ditu Bilboko museoak, haien historiaren inguruko azalpenak emateagaz batera.
Kristo ondorengo II.mendeko azken herenetik IV. mendeko lehen hamarkadetara bitarteko garaikoak dira txanponak, eta, ustez, arriskuan zela-eta ezkutatu egin zituen jabeak.
Erromatar garaian gune ezberdinetan landutako txanponak biltzen ditu laginak: Londinium (Londres), Tréveris (Renania-Palatinado, Alemania), Siscia (Sisak, Kroazia), Kartago (Tunez) edo Cyzicus (Turkia), Lugdunum (Lyon), Arelate (Arles), Erroma… Indusmakina bategaz beharrean zebilen lagun batek aurkitu zituen, baina saldu egin zituen. Gerora, 127 txanpon berreskuratu ziren, eta ondoren beste bost aurkitu zituzten Sakona inguruan (Oraondoa).
Bestetik, Euskal Herria Museoak familiei zuzendutako tailerren berri eman du Bizkaiko Foru Aldundiak, eta baita Santimamiñeko bisita gidatuen berri ere.
Eskaintza:
Arkeologi museoa
- Sakonako Erromatar Garai berantiarreko altxorra (Errigoiti). Zapatuetan, 13:15ean eta 18:15ean eta domeketan, 13:15-ean, maiatzaren 5era arte. Izena emateko: 94-404 09 90 edo arkeologimuseoa@bizkaia.net.
Euskal Herria Museoa
- Udaberriko larunbatak. Museora familiarekin. Martxotik ekainera. Zapatuan, Emakumea pilotari; hilaren 29an, Koloreetako artelanak, apirilaren 5ean, Emakumea pilotari, apirilaren 26an, Piratak eta altxorrak; maiatzaren 10ean, Euskal dantzariak tailerra; maiatzaren 17an, Euskal gastronomia. Guztiak, 17:00etan. Izena emateko: 94-625 54 51.
Santimamiñe
- Bisita gidatuak. Martxoan, 10:00etan, 11:00etan, 12:00-etan eta 13:00etan. Ordu bat eta erdiko iraupena dauka. Izena emateko: 94-465 16 57 edo 94-465 16 60 edo santimamine@bizkaia.net.