Aratusteetako egun berezia izaten ari da gaurkoa bermeotarrentzat: herriko ikastetxeetako kalejirak, Menorcako zaldiak, FM dantzaldia, kontzertua… zituzten antolatuta gaurko. Horrez gain, tabernen eta denden mozorroen txapelketa ere egin dute gaur. Guztira, hamar tabernak parte hartuta, Talako Txiringito Tximinoi izan da txapelketako lehen saria irabazi duena, pirata itsasontzi bihurtuta; bigarren saria, barriz, Naia tabernak jaso du eta hirugarrena Gai-Sai tabernak. Taberna eta denden XIII. mozorro txapelketa horretan, «maila oso altua» izan dela adierazi du epaimahaiak, “taberna guztiek ahalegin handia egin baitute apainketa eta mozorro sortzaile eta orijinalak aurkezteko”.
Tabernen apainketa eta mozorroen kreatibitatea, apainketaren orijinaltasuna, erabili den materialaren kontsumo orekatua eta ingurumena errespetatzea eta mozorroa eta apainketa bat etortzea izan dira, besteak beste, epaimahaiak sariak banatzerakoan kontuan hartutako irizpideak.
Horiek kontuan hartuta, Talako Txiringito Tximinoiek lagun birentzako egonaldi berezia jaso du; Naia tabernak, aldiz, lagun birentzako spa tratamendua eta Itsuki Irratirako publizitate paketea eta Gai-Saiek, azkenik, delicatessen paketea.

3. saria: Gai-sai

2. saria: Naia taberna.