
Gernika-Lumoko merkatarien elkarteak telefono mugikorrerako
Gernikan aplikazio aintzindaria sortu du. Aplikazio berriak Gernika Txartela ordezkatuko du, baina “
smartphone mugikorrik ez dutenak lasai egon daitezke”. Naira Iturbe elkarteko lehendakariaren berbetan, “abantaila berri guztietaz gozatzeko aukera izango dute horiek ere”.
Aplikazioa eskuragarri dago mugikor gehienetarako.
Apple markako mugikorretarako, baina, hilaren 10etik aurrera izango da eskuragarri. Erabiltzaileek promozio kanpainen berri izango dute mugikorraren bidez, eta erositakoaren %0,5a pilatuko dute diru zorro elektroniko baten. Pilatutako diru hori elkarteko dendetan trukatu ahal dute interesatuek.
Bezeroek ez dituzte galduko Gernika Txartelagaz pilatutako puntuak, elkarteko dendetan edo egoitzan esku-orri bat betez gero. Lortutako 500 puntuko, erabiltzaileek hamar euro jasoko dituzte elkarteko dendetan gastatzeko. Gernikan aplikazioa sortuta, teknologia berrien aldeko apustua egin dute elkaterko kideek. Izan ere, zebitzu berriak eta hobeak eskaini nahi dizkiete bezeroei, fidelizazioa indartuz.
Plataforma berriak Gernika Txartela ordezkatuko du. Hala ere, Smarthphone mugikorrik ez dutenek ere egitasmoaren abantailetaz gozatzeko aukera izango dute. Horretarako, interesatuek elkarteko dendetan edo egoitzan eman beharko dute izena, esku-orri bat betez.
Informazio gehiago jaso nahi dutenek elkarteko egoitzara jo dezakete, 09:00etatik 18:00etara. Bestalde,
www.gernikan.com helbidean ere fidelizazio plataforma berriari buruzko informazioa eskuratu dezakete bertoko herritarrek.