Matxitxakoko batailako itsas gudariak omenduko dituzte bihar, Ibarrangeluko Akorda auzoan
https://www.youtube.com/watch?v=gg3C4T7edsM
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Azken urteetan legez, 1937ko martxoaren 5ean Matxitxako lurmuturraren parean borrokatu zirenen omenezko ekitaldia egingo du Ibarrangeluko Udalak. Bihar bertan egingo die omenaldia itsas gudari haiei guztiei, urteurrenaren egun berean.
Akorda auzoan izango da ekitaldia, 19:00etan, Juan Telletxea Bou Nabarrako gudari ibarrangelutarraren omenez jarritako monolitoaren aurrean. Aurten 77 urte bete dira itsas guda gogoangarri hartatik.
Bestalde, urteroko ekitaldia egin zuen domekan Eusko Alkartasunak Bermeon: Itsas Gudari Eguna. Nestor Basterretxearen eskultura inguruan bilduta, itsas gudariei lorak eskaini zieten bertan bildutakoek. Besteak beste, Pello Urizar alderdiko presidenteak, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak eta Joseba Gezuraga Bizkaiko EAko Koordinatzaileak parte hartu zuten ekitaldian.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.