Herri guztietan zabaltzen ari den dinamika da Gure Esku Dago. Lea-Artibaiko eta Busturialdeko gainontzeko herrietan legez, Ean ere erabakitze eskubidearen aldeko egitasmoaren barri eman dute eta ekainaren 8an Iruñea eta Durango lotuko dituen giza kateari begira ere informazioa zabaldu dute. Gernika-Lumon, bestalde, eguenean egingo dute aurkezpen hitzaldia.

Domekan eatarrek Gure Esku Dago dinamikaren inguruko informazioa jaso zuten Eskolapen
Domekan, Eako Eskolondon batu ziren herritarrak aipatu dinamikaren inguruan. Informazioaz gain, giza katerako metroak zein materiala erosteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek.
Gernikarrek ere izango dute dinamikaren barri; izan ere, etzi 19:00etan Elai-Alai aretoan batuko dira Gure Esku Dagoren aurkezpena eta hitzaldia egiteko.
Parte hartuko dute ekainaren 8ko giza katean, baina, horren aurretik, beste giza kate bat antolatu dute martxoaren 30erako.
Martxoaren 30ean, giza katea
Mugimenduko ordezkariek otsailean egindako aurkezpenean azaldu zuten bezala, martxoaren 30eko giza katea herri mailakoaren entsegu bat izango da. Hala, bertoko herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Herriko pluraltasuna hobekien adierazten duen esparrua kirola dela iritzita, giza katearen bitartez, herriko kirol instalazioak lotzea da antolatzaileek nahi dutena.
Azken finean, helburua «erabakitze eskubidearen aldeko oihartzuna kalera ateratzea da».