
Elantxobeko aterpetxea
Itsasoa harro-harro egon zen arren, eragindako kalteak otsailaren 2ko itsas denboraleak eragindakoak baino nabarmen txikiagoak izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatuaren arabera. Atzo arratsaldean eta gaur goizean Bermeon, Bakion, Armintzan eta Lemoizen izan da Unai Rementeria, kalteak bertatik bertara ikuskatzeko.
Bermeo zen gehien kezkatzen zuen herrietako bat, otsaileko denboraleak eragindako kalteak handiak izan baitziren herri horretan. Atzo, baina, ez zen hain gogor kolpatu. Olatuak handiak izan ziren, eta olatu-hormako beste zati bat apurtu zuten. Horrez gain, Frantxuen haitzetan egindako zuloa indartzeko jarritako harri blokeetako hiru mugitu egin zituen itsasoak, eta, ondorioz, urak gainezka egin zuen arrantzaleen lonjak dauden inguruan.
Portura ere ur bolumen handia sartu zen, eta estolda zuloak ireki behar izan zituzten, ura portuko lokaletara sar ez zedin. Estoldak, alabaina, behar bezala xurgatu ezinean ziren, eta, horrenbestez, portuko lokalen ateetaraino iritsi zen ura.
Elantxoben ere gogor kolpatu zuen denboraleak, besteak beste, arraun elkartearen egoitzan. Itsasgora orduko eta egoera ikusita, elkarteko kideak materiala ateratzen aritu ziren, baina lan hori bertan behera utzi behar izan zuten lokalera ura sartzen hastean. Izan ere, hain indartsu zetorren itsasoa urak lokaleko balkoia apurtu zuela.
Horrez gain, udalak jakinarazi du aterpetxean kalte handiak izan direla. Azken denboraleekin nahikoa hondatuta egon da, eta atzoko enbatak”guztiz txikitu eta apurtu egin du”. Otsailaren 2ko denboralearen ostean, aseguru etxeari, Eusko Jaurlaritzari eta Foru Aldundiari eman zien udalak kalteen berri. Egoera ikusita, aterpetxea bera, etxebizitza eta baita errepidea ere jausteko arriskuan daudela ohartarazi du udalak, eta, beraz, konponketa lanak berehala egin beharko liratekeela esan du.
Mundakan, Laidatxu hondartza urpean geratu zen, olatu handien ondorioz. Indar handiaren erakusle izan zen oraintsu eraikitako pasabidea mugitu egiten zuela urak. Ibarrangeluko Laida hondartzan lehendik ikus daitezke denboraleen arrastoak, duna zati bat irentsi baitu itsasoak.
Ean, bestalde, ontzi bat irauli zuen itsasoak, eta portu inguruan gainezka egin zuen urak. Dena den, ez zen aparteko ezer jazo.
-
-
Elantxobeko aterpetxea
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Elantxobe
-
-
Bermeo
-
-
Ea
-
-
Elantxobe
-
-
Bermeo
-
-
Bermeoko portua, gaur arratsaldean
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe