
Abortuaren erreformaren aurkako protesta, Gernika-Lumon
2010. urtean onartu zuten Sexu eta Ugalketa Osasun eta Haurdunaldia Borondatez Etetearen Legea (1/2010 Lege Organikoa); orain, baina, Espainiako Gobernua hura aldatzeko pausoak ematen hasi da. Erabaki horrek eztabaida handia sortu du jendartean; mugimendu feministena ez ezik, hainbat alderdi politikoren erabateko gutxiespena jaso du proposamenak; baita alerdi popularrean bertan ere.
Hala, “Espainiako Gobernuak egin nahi duen aldaketa gizartearen zein alderdi piltikoen gehiengoaren irizpideen kontrakoa dela iritzita, eta 1/2010 Lege Organikoak lortu zuen adostasun zabala kontuan hartuta”, Bermeoko EAJk abortu legearen aurreproiektuaren inguruko mozioa aurkeztu du. Horren bitartez, aipatu aurreproiektua erretira dezan eskatu diote Espainiako Gobernuari. Bermeoko EAJren ekimenez aurkeztutako mozio hori aho batez onartu du Bermeoko Udalbatzak; hala, Bildukoek jeltzaleen eskariagaz bat eginez.