
Aranondo gorria. Zuhaitz espezie hori landatuko du udalak
Aranondo gorriak dira landatuko dituzten arbolak,
prunus pisardi espeziekoak, eta “drainatze-txorkoetan” ipiniko dituztela esan du udalak. Txorko horiek “hormigoizko kaxoiak dira, zulo eta hutsarte txikiak dituztenak, transpirazioa eta iragazkortasuna bermatzeko”.
Gainera, estalkiak inklinazio txikia dauka erdialderantz, “euri-ura jaso eta baliatzeko”, udalak zehaztu duenez. “Enborraren inguruan eraztun bat dute hutsik drainatzea errazteko, zuhaitza ito ez dadin eta arnasa hartu dezan”. Burdinazko eta zementuzko ohiko txorkoekin alderatuz, mota horretakoek zenbait abantaila dituztela esan du tokiko erakundeak: instalazio eta mantenu gastu txikiagoak, eta ura iragazten uzten dutenez, zuhaitzak ureztatu egin daitezkeela.