Fito & Fitipaldis taldeak zuzeneko disko bikoitza kaleratuko du bihar
http://www.youtube.com/watch?v=hr0UrxHaRWA
En directo desde el Teatro Arriaga dauka izena Fito Cabralesek zuzentzen duen taldearen lan berriak, eta DVD bat ere gehitu diote audioari. Antzokietan egindako biraren barruan, Bilbokoan emandako bi kontzertuetan jotako abestiak eta hartutako irudiak biltzen ditu lanak. Formatu berezian ere eskuratu ahalko da.
Fitipaldiekin (Carlos Raya, Javier Alzola, Joserra Senperena, Daniel Griffin eta Alejandro Boli Climent) batera, joan den urrian eman zituen Gernika-Lumoko bizilagunak Arriaga antzokiko ongintzazko bi kontzertuak. Aurreko urteetan baliatutako formatua aldatu, eta publikoagaz hurbiltasun eta intimitate handiagoa lortu zuen taldeak orduko hartan.
Izan ere, antzokiz antzoki 29 kontzertu bildu zituen bira 2012ko irailean hasi zuen Fitok, eta hainbat lekutan sarrerak agortu ere egin ziren. Birako azken bi kontzertuak izan ziren Bilbokoak, eta agurra “hunkigarria eta berezia” izan zela nabarmendu zuen taldeak. Batutako dirua, gainera, Bizkaiko Elikagaien Bankua laguntzera bideratu zuen Fito & Fitipaldis taldeak; guztira, 97.612.37 euro.
Diskoaren abestiak:
CD1
1. Por la boca vive el pez
2. Sobra la luz
3. Me equivocaría otra vez
4. Cerca de las vías
5.A la luna se le ve el ombligo
6. Quiero beber hasta perder el control
7. Como pollo sin cabeza
8. El funeral
9. Que me arrastre el viento
10. Me acordé de ti
CD2
1. El ojo que me mira
2. Esta noche
3. La casa por el tejado
4. A mil kilómetros
5. Antes de que cuente diez
6. Al cantar
7. Soldadito marinero
8. Acabo de llegar
DVD
1. Por la boca vive el pez
2. Sobra la luz
3. Me equivocaría otra vez
4. Cerca de las vías
5. A la luna se le ve el ombligo
6. Quiero beber hasta perder el control
7. Como pollo sin cabeza
8. 214 Sullivan Street
9. ¡Qué divertido!
10. El funeral
11. Que me arrastre el viento
12. Me acordé de ti
13. El ojo que me mira
14. Esta noche
15. La casa por el tejado
16. A mil kilómetros
17. Para toda la vida
18. Antes de que cuente diez
19. Al cantar
20. Soldadito marinero
21. Acabo de llegar