
Bermeoko portua, gaur arratsaldean
Gaurko 16:00etatik biharko 09:00etara bitartean izango da kostaldea alarma gorrian, hamar metrora arteko olatuak espero baitituzte. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, otsail hasieran kostaldean kalte handiak eragin zituen denboralearen “antzekoa edo handiagoa” da gaur eta biharkoa. Olatu handiak daude, eta itsasoa harrotuta dabil.
Bermeon, adibidez, olatu horma gainditzen ari dira olatuak, eta beste zati bat apurtu dute. Portuko estolda zuloak ireki behar izan dituzte, ura lokaletara sar ez dadin. Dena den, estoldak ura xurgatu ezinik daude, eta ura ari da lokalen ateetara iristen. Gainera, Frantxuen haitzen ingurua indartzeko jarritako harri blokeetako hiru mugitu egin ditu urak, ura sartu da arrantzaleen lonjetara. Bloke horiek bere lekuan jartzen ari dira, goizaldean gerta daitekeenaren beldur. Xixiliko moilan ere gainezka egiten ari da ura.
Bestalde, Elantxoben ere harrotasuna agertu zuen itsasoak, eta urak gogor kolpatu zuen arraun elkartearen egoitza, berriro.
16:00etara bitartean, alerta laranja ezarri dute. Olatuak bost metro ingurukoak izango dira, eta eguerdian sei-zazpikoak izatera iritsi daitezke. 18:15ean da itsasgora. Bihar, berriz, 09:00etatik 21:00etara laranjara jaitsiko dute alerta maila.

Bermeoko olatu-horma, gaur arratsaldean
Horrez gain, Jaurlaritzak abisu horia eman du haizeagatik haizeguneetan, 09:00etatik gauerdira. Matxitxako lurmuturrean 144,6 kilometro orduko haize ufadak neurtu dituzte.
Bermeon, esaterako, hartuak dituzte segurtasuna bermatzeko babes neurriak. Autoek debekatuta dute porturako sarbidea, eta oinezkoek ere Frantxuen Haitzetatik aurrera ezin dute pasa. Ontziak, barriz, Bilbora eraman zituzten barikuan bertan, alertaren barri izan zutenean; guztira, 8 bat itsasontzi izan dira lekualdatutakoak. Bermeoko portuan geratu diren gainontzekoak, berriz, “ondo lotuta” daudela ziurtatu du.
Udaltzainek, gainera, alerta gorriaren berri jakinarazi die portuko taberna eta dendetakoei. Halaber, Josu Unanue Bermeoko alkateordeak azaldu duenez, herritar guztiak arriskuaz abisatuta daude eta portuan zeuden kotxeak atera dituzte. Etor litekeenaren aurrean, Babes zibilekoekin, udaltzainekin zein portuko zerbitzuetakoekin koordinazio lanetan dabiltzala esan du Unanuek. Otsailaren 2ko denboralearen ondorioz egindako zuloek bertan jarraitzen dutela-eta, beldurra badagoela dio alkateordeak; baina ura igaroko den arren, indar gutxiagorekin pasatzea aurreikusten du Bermeoko Udalak: “zuloak badaude, baina harri batzuk ere bertan dira, eta horrek, itsasoa baretzea ekarriko du”, aipatu du Unanuek.
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeoko portua, gaur arratsaldean
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Bermeo
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Ea
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Elantxobe
-
-
Bermeo