Musikeneko Metal Taldea
Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko musikari gazteak taula gainera igoko dira gaur, Metal Taldearen kontzertua hartuko baitu arratsaldean Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak. Luis Gimeno Perezen zuzendaritzapean ariko dira taldeko musikari gazteak.
Metalentzako ganbara musikako eta tuba irakaslea da Gimeno, eta tronpeta, tronpa, tronboia eta tuba espezialitatea jorratzen dituzten goi mailako graduetako azken urteetan dauden hamabost ikasle izango ditu gaur bere esanetara; hain justu, sei tronpeta jole, hiruna tronpa eta tronboi tenore, tronboi baxu bat, euphonium bat eta tuba bi.
Gazteak izan arren, eskarmentu handia daukate Musikeneko Metal Taldeko hamasei musikariek, ikasketak hasi zituztenetik hainbat kontzertu, jaialdi eta musika ziklotan parte hartu baitute. Euskal Herrian ez ezik, Kantabrian, Errioxan… ere eman izan dituzte kontzertuak. Gainera, Musikenek nabarmendu duenez, emanaldi guztien ostean “kritikatik onenak” jaso izan dituzte, “ikusleen nahiz musikaren arloko profesionalen partetik”.
Musikene ikastegiko Metal Taldea
- Noiz. Gaur, otsailak 28, 18:00etan.
- Non. Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoan.
- Zuzendaria. Luis Gimeno Perez.
- Programa. – Susato suite (La Mourisque-Pavane Battaille). Tylman Susato-John Iveson. – Entrance of the queen of Sheba. (Salomon). G. F. Haendel-L. Gimeno. – Stardust. Hoagy Carmichael. – Tuba concerto (1º mov.). E. Gregson. – Brass and winnes (Expectativa). J. R. Pascual-Vilaplana. – Dem Bones. P. Watson. – Carnaval de Venecia. J. B. Arban. – Nimrod (Variation ix. Enigma variations). E. Elgar. – Fanfarria (per a una ceremonia). J. Vicent Egea. – Hello, Dolly! ( swing )- G. German.
- Prezioa. 2 euro (Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako ikasleentzat dohainik).