Euskadi taldeko txirrindulariak Murtziako Itzulia lehiatuko du zapatuan (martxoak 1). Lasterketak 190 kilometro inguru dauzka, eta lau mendate igaro beharko dituzte txirrindulariek. Hala, lasterketa gogorra izango da. Hain zuzen, Cabezo de la Plata eta Castillo de Lorca hirugarren mailako mendateak eta Espuña eta Collado Bermejo lehen mailako mendateak igaro beharko dituzte parte hartzaileek. Orbegaz batera, beste gernikar bat ere izango da lasterketan: Gorka Gerrikagoitia Euskadiko zuzendaria.
Domekan, bestalde, Almeriako Klasika lehiatuko du Euskadi taldeak. Kasu horretan, baina, bertoko zuzendariak ez du lasterketa lehiatuko duten txirrindularien zerrenda eman.
Gerrikagoitiak azaldu duenez, asteburuko lasterketak ikasteko aukera izango da taldeko txirrindulari gazteentzat. Izan ere, World Tour mailako zenbait taldek parte hartuko dute lasterketa horietan.