Urdaibaiko Esentzien azken saioa
Lehen sektorea eta gastronomia eskualdeko garapen turistikoagaz lotzeko 21 lan-ildo detektatu dituzte, epe laburrera begira jorratzeko. Bestek beste, “eskualdea saltzeko lehen sektoreagaz lotutako ekimen kolektiboak antolatzea, eskualde arteko tailerren sorkuntza edota Grand Clubeko produktuak merkaturatzea” erabaki dute. “Atxikitutako jatetxeen kartetan bezeroak plateraren prestaketaren gaineko edota osagaien produktorearen gaineko informazioa emateko euskarriak edo loturak gehitzearen aukera” ere nabarmendu dute, eta baita eskualdeko plano bat sortzea ere, produktoreak, ostalariak edota ostatuak identifikatzeko eta sinergia eta kolaborazio barriak bultzatzeko.
22 parte hartzaile izan ditu Urdaibaiko Esentziak proiektuak, Busturialdea-Urdaibaiko produktore, ostalari eta agente turistiko eta kulturalak batuz. Guztiek lankidetza tailer ezberdinetan parte hartu ditu, hiru gaitan banatuta: abeltzaintza; fruita eta ortuzaintza eta itsasoko produktuak. Gainera, sektore ezberdinetako 50 “enbaxadoreren” kolaborazioa izan dute. Jardueretako bat Urdaibaiko produktuekin prestatutako errezetak sortzea izan da. Errezeta horiek eta proiektuan parte hartu duten produktore, ostalari edota landa ostatuen inguruko informazioa
Urdaibaiko Esentziak izeneko liburuan publikatu dute.