Ereñoko Udala Sari Nagusia jokatuko dute txirrindulari afizionatuek, zapatuan. Ereñoko lasterketak 11 urte bete ditu dagoeneko, eta zita garrantzitsua izango da 2014ko Lehendakari Txapelketan lehiatzen ari diren txirrindulari gazteentzat. Lasterketa Atxostetik hasiko da, 15:30ean.
Txirrindulariek 105 kilometroko ibilbide gogor bati egin beharko diote aurre. Mendate puntuagarri bi egongo dira zirkuituan, eta ibilbide gorabeheratsu bat izango dute aurretik parte hartuko duten txirrindulari afizionatuek. Horren ostean, martxoaren 15ean II. Ereñoko master saria izango da Ereñon, 15:30ean.