Urteko ospakizun tradizionalak biltzen dituen 'Urtesasoiak.com' aurkeztu dute
Labayru Ikastegiak, Ikastolen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu dute, eta dokumentazio grafikoa, musika eta urteko sasoiei lotutako euskal tradizio ugarien azalpena biltzen duen gune digitala da.
1990eko hamarkadan sortu zuten Urte sasoiak egitasmoa Labayruren eta Ikastolen Elkartearen ekimenez; hala ere, hiru euskarritan kaleratu zuten: bideoa, liburua eta audioa. Orain, baina, itxura berritua dakart: euskarri ezberdinak webgune batean. Hainbat dira bertan aurki daitezkeenak bertan: hala nola, herri kantuak, herri tradizioak, sasoiari lotutako zereginak eta gure bizimodua osatzen duten erritu, ohitura, sineskera eta abarrak.
Hain zuzen, lau urte sasoitan banatuta dago edukia: Oles ta oles (Gabon zikloa), Hou Pitxu hou! (Inauteriak), Txulufrina eta arrosa (udaberri-udako jai-ospakizunak), eta, azkenik, Pinpirin eta Florian (udazkeneko ospakizunak).
Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, “euskal kultura ezagutzeko jakin-mina daukan guztiarentzat da egokia: ikasleentzat, irakasleentzat, ikertzaileentzat, euskaltzaleentzat…”.