Gernika-Lumoko Berbalagunek irrintzi ikastaroa antolatu du eguenerako. Urtero bezala, irrintziekin lotura daukan jarduera bat antolatu du taldeak, inauteriak girotzeko; eta, oraingoan, ikastaroa dakar.
Berbalagunkideek jakinarazi dutenez, Amaia Garciak kultur etxean emango ditu azalpenak. Hain zuzen, 19:30ean hasiko dute saioa.
Antolatzaileen berbetan, “egun bakarreko ikastaroa izango da”. Hala, parte hartzeko gonbitea egin diete gernikarrei.