Mikel Ibarra gernikarra
EIO GAZTEk (Euskadiko Ikasleen Orkestra ) egindako sarrera probak gainditu ditu Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musikako tronpa ikasle Mikel Ibarra Gardokik. 200 ikasle baino gehiago aurkeztu ziren urtarrilean egindako proba horietara, baina orkestran sartu ezinik gelditu dira asko.
Proba gaindituta, Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenetan jotzeko aukera edukiko du, beraz, gernikarrak. Hain zuzen, ekainaren 26an, 27an eta 28an emango ditu orkestrak kontzertuak, Bilbon, Donostian eta Gasteizen.