Gaur eguerdian ikusi dituzte militarrak Arratzuko auzo horretan, baina ez da Espainiako armada Busturialdean maniobretan aritu izan den lehen aldia, azken hilabeteetan behin baino gehiagotan ikusi ahal izan dituzte-eta inguruetan. Esate baterako, joan den urriaren 2an Muxikan eta Gernika-Lumo inguruetan ikusi zituzten militarrak. Egun hartan, Zugastietan ikusi zituzten goizean, eta eguerdi aldera Barrutiarako errotondan.
Iazko irailaren 16an, bestalde, militarrak Ajangizen zeudela ohartarazi zuten herri horretako bizilagunek; orduko hartan, Mendieta auzoan. Hango bizilagunek zehaztu zutenez, oinez iritsi ziren auzo horretara, eta kamioi batean eta kotxe batean joan ziren ondoren.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.