Bermeoaldeko Behargintzak enplegu jardunaldiak antolatu ditu martxorako
Otsailerako bezala, martxorako ere enplegu jardunaldiak antolatu ditu Bermeoaldeko Behargintzak langabetuei begira. Lana bilatzerako prozesuan, laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu Behargintzak eta horretarako, laneratze gaitasunak eta teknikak landuko dituzte jardunaldietako parte hartzaileek. Otsailean 20 bat lagunek parte hartu zuten eta Behargintzak positibotzat jo du hori.
Jardunaldi horien garrantzia azpimarratu du Behargintzak, “askok zailtasunak dituzte lana bilatzeko momentuan eta laguntza behar dute”. Hala, marrtxoan lau egunetan batuko dira jardunaldi horiek gauzatzeko: martxoaren 6an, 13an, 20an eta 27an, 10:00etatik 12:00etara, Bermeoko Behargintzan.
Egun bakoitzean gai bat lantzeko asmoa du Behargintzak; hala, martxoaren 6ko saioan lanbide orriaren erabilera landuko dute, martxoaren 13an, barriz, lan elkarrizketa, martxoaren 20an taldeko dinamikak eta martxoaren 27an gizarte gaitasunak lan bilaketaren prozesuan.
Jardunaldietan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du Behargintzako bulegoan (Zubiaur Tar Kepa 26-28, 1go solairua), www.bermeokoudala.net/behargintza.html helbidean edota telefonoan (94 617 91 90).