Fiakun taldeko kideak
Duela hiru urte kaleratu zuen Gernika-Lumoko Fiakun taldeak bere lehen EPa. Ordutik, Aitor Etxebarria El_Txef_Ak, Asier Martinezek, Javier Fernandezek, Jon Barandikak, Jonathan Lomak eta Mikel Olasolok sortutako zigiluak bere lekua egin du musika elektronikoaren munduan, gero eta jarraitzaile gehiago eta gehiago batuz. Hiru urte horietan, gainera, taldea ez da geldi egon. Horren adibide da asteon ibilbide hori laburbiltzen duen lana kaleratu izana.
3 years of Fiakun izenburua dauka lan berriak.
Fiakuneko taldekideen lanak ez ezik, beste artista batzuenak ere batu dituzte argitaratu berri duten bilduman: Kasper Bjørke, Permanent Vacation, Ian Pooley, Matthias Vogt, James Duncan, Till Von Sein… Zelan ez, El_Txef_Ak ere bere ekarpena egin du lan horretan ere.
Bestalde, lehen diskoagaz nazioarteko fama lortu ostean, We walked home together diskoa argitara emango du behar du laster El_Txef_Ak. Udaberrirako izan gura du kalean.