Kimu berriak landatuz ospatu dute Zuhaitz Eguna Mendatan eta Eako Natxitua auzoan. Hirugarren urtez jarraian, Begaña basoan landatu dituzte natxituarren zuhaitzak. Hain zuzen, umeek zein gurasoek 45 haritz landatu zituzten zapatuan. Duela hiru urte inguru, herritar talde batek sasiz betetako ingurua atondu zuen, eta Umeen basoa izena jarri zion. Ordutik, sasoi honetan eskola umeek zuhaitz bat landatzen dute bertan.
Landaketaren ostean, naturarekin eta bideodibertsitatearekin lotutako ipuin kontakizuna izan zuten Haizeder eskolan, Ana Rodriguezen eskutik. Bukatzeko, parte hartzaile guztiek hamaiketakoa egin zuten Bolatokian.
Mendatan, bestetik, Ibilaldi kulturalaren barruan ospatu dute Zuhaitz Eguna. Kalbarioan zuhaitzak landatuz ospatu dute eguna mendatarrek. Horrez gain, aurreko urteetan landatutakoak behatu dituzte.