Muruetako sokatira taldea Irlandan jokatu den mundu mailako finalean lehiatu da. Gizonezkoen 640 kiloko mailan final-laurdenetara iristeko zorian izan zen Muruetako taldea, baina azkenean Lubrensiseko (Italia) mutilek bertokoak garaitu zituzten, eta, ondorioz, Muruetak ezin izan zuen aurrera egin. 600 kiloko lehiaketan, berriz, lau tirada jarraian irabazi eta bat berdindu ostean, bosgarren postuan lortu zuten Muruetako gizonezkoek.