Ia 400 lagunek parte hartu dute Bermeoko Gure Esku Dago dinamikaren giza katean
https://www.youtube.com/watch?v=vzo13beiCFI
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen erabakitze eskubidearen aldeko giza katerako motorrak berotu dituzte asteburuan Bermeon. Hain zuzen, mosaiko bat eratu zuten Goiko plazan, eta ondoren Lamerarainoko giza kate bat egin zuten. San Migel eskaileretara iritsita, parte hartzaile guztiek argazki bat atera zuten. Trikitilarien, txistularien… musikak girotu zuen ekitaldia. Gainera, Izaro Bikers Bermeoko motorzaleen elkartekoek ere motoen soinu hotsekin lagundu zuten. Ia 400 bat pertsona batu ziren Bermeon, Gure Esku Dago-n ekitaldiagaz bat eginda. Ekitaldiak izndako arrakastagaz “pozik” agertu dira antolatzaileak; gainera, ekimena bera ezagutarazteko balio izan diotela ere aipatu dute.
Dinamikaren sustatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko 16 urtetik gorako 300 bat pertsonek eman dute izena ekainaren 8an egingo duten giza katerako. Hala, gogoratu dute BBKren bulegoa izandako lokalean eman daitekela izena giza kate horretan parte hartzeko. Bestalde, Gure Esku Dago dinamikaren materiala ere salgai jarri dutela jakinarazi dute.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.