Maila ona eman du Joanes Goitisolok Izaban jokatu den Euskal Herriko kopako bigarren proba puntugarrian. Izabako lasterketako bi egunetan lehenengo postua eskuratu du Goitisolok, promesa mailan. Zapatuan 3:15:13ko denbora egin zuen Arratzuko Arrolape taldeko gernikarrak.
Bi eguneko mendiko eski lasterketa izan da Izabakoa, Euskal Herrian jokatzen den bakarra. Zapatuan bakarkako proban lehiatu behar izan zuten, eta domekan krono igoeran. Elurraren baldintzak zirela eta, antolatzaileek bi egunetako ibilbideak aldatu behar izan zituzten; domekako probari, esaterako, 200 metroko malda gehitu zioten.