Bost partida eta bost garaipen. Kerman Lejarraga
Morgako Errebolberrak ezin hobeto hasi du bere kirol ibilbidea. Duela bederatzi hilabete jokatu zuen lehen borrokaldia profesinalen artean, eta, ordutik bata bestearen atzean lortu ditu garaipenak. Guztira bost borrokaldi irabazi ditu; eta, horietatik hirutan, aurkaria KO uztea lortu du. Morgatarraren borrokaldia ikusteko hainbat zale bertaratu ziren Fadura kiroldegira. Bertokoak etorkizun handia duka boxeo munduan, eta jakinmin handia sortzen ari da.
Asteburuan, Lejarragak Santos Medrano hartu zuen menpean. Morgatarrak joan den astean bete zituen 22 urte, eta ezin hobeto ospatu zuen. Medrano aurkari gogorra izan zen. Borrokaldiaren erdian lurrera bota zuen Lejarragak, baina Nikaraguakoa altxatu egin zen. Handik amaierara, borrokaldia estuagoa izan zen, eta, azkenean, puntuengatik irabazi zuen bertokoak.
Lejarraga pozik azaldu zen borrokaldiaren amaieran. Bertokoak
Mendrano zoriondu zuen, aukari oso gogorra izan baitzen. Nabarmendu duenez, “asko ikasi du Nikaraguakoagaz borrokatuta. Orain, atseden hartzea egokitzen zaio morgatarrari. Datozen borrokaldietan ere porroten kontagailua hutsean jarraitzea izango da haren helburua.