Natxituarrek zuhaitz eguna ospatuko dute zapatuan
Natxituko (Ea) umeek zuhaitz eguna ospatuko dute zapatuan. Auzoko Jai Batzordeak antolatuta, umeen basoan zenbait arbola landatuko dituzte.
Jakinarazi dutenez, 11:00etan elkartuko dira auzotarrak. Natxituko plazan batuko dira, ondoren zuhaitzak landatzera joateko. 12:00etan, bestalde, haurrentzako ikuskizuna izango da. Jai giroari amaiera emateko, bildutakoek hamaiketakoa egingo dute Bolatokian. Parte hartzeko deia egin du Jai Batzordeak.