
Irudian autobus geltoki intermodala
Gernika-Lumoko Udalak jakinarazi duenez, autobus geltoki intermodaleko komun publikoak erabilgarri jarri nahi dituzte. Alde horretatik, egunotan egokitzapen lanak egiten ari dira beharginak. Batez ere, argiztapen sitema aldatu behar dute. Hala, laster izango dira erabilgarri komun publikoak.
Egokitzapenen ostean, autobuseko erabiltzaileek geltokitik hurbil komun publiko bat izango dutela nabarmendu du udalak. Hortaz, zerbitzu aberasgarria izango dela deritzo. Autobus geltokiko komun publikoak 07:30etik 21:30era zabalduko dituztela jakinarazi dute..