
Bermeoko Berbalagunek jakinarazi duenez, dagoeneko zabalik dago neguko lehiaketan parte hartu ahal izateko epea. Herritarrak animatu ditu proposatutako ariketak egitera, eta, zehaztu duenez, martxoaren 21era arte jasoko dituzte. Bestalde, Gernika-Lumoko Berbalagunen otsaileko Ezetz jakin! lehiaketa ere martxan da. Kasu horretan, otsailaren 27ra arte jasoko dituzte eskuorriak, eta martxoaren 5ean jakinaraziko dute nork irabazi duen.
www.berbalagun-bermeo.blogspot.com.es blogean aurki daitezke Bermeoko Berbalagunen neguko lehiaketako ariketak. Hain zuzen, parte hartzaileek lau galdera zuzen erantzun beharko dituzte, eta, gainera, hitz gurutzatuak bete beharko dituzte. AEKren euskaltegira, Gotzon Garitaonaindia euskaltegira, Hizkuntza Eskolara edo Euskara Sailera eraman beharko dira fitxak, bete ondoren.
Betiko legez, bestetik, 22 galdera proposatu ditu Gernika-Lumoko Berbalagunek. Behin erantzunda, kultur etxean daukan buzoira eraman beharko dituzte parte hartzaileek, izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat zehaztuta. Lagun-Etxea tabernan bi lagunentzako afari bat irabaziko du saridunak.