'Konpota' obra antzeztuko du Eneritz Artetxek Lizeo Antzokian
Eneritz Artetxe aktore gernikarrak Konpota obra antzeztuko du gaur, Lizeo Antzokian, 20:30ean. Bertokoak lehen aldiz taularatuko du antzerki hori Gernika-Lumon.
Konpota Philippe Gaulier-en testu baten oinarrituta dago. Protagonista pertsonaia marginal bat da. Bere azalean biziko ditu elizak, erlijioak eta mito kristauek emakumezkoei eragindako sufrimendua. Kritika soziala egiten du obrak, baina umorea alboratu barik.