
Gautegiz Arteagako udaletxea
Herritarrei eman beharreko zerbitzuak bermatzeko asmoz, udal kudeaketa eraginkorra egingo du udalak 2014an, udal kontuen kudeaketa gastuen kontrol zorrotza eginez. Aurrezteko politikaren alde egingo du Gautegiz Arteagako Udalak, zorra murrizteko. Hala, gastuen eta inbertsioen artean oreka mantentzen saiatuko dela adierazi du.
Dena dela, herstura ekonomikoaren politikari jarraitu arren, herritarren bizi kalitatea bermatzeko zerbitzuak eskaintzeko esfortzua egingo duela esan du Gautegiz Arteagako Udalak. Besteak beste, herriko argiteria berrizteko bigarren faseari helduko dio 2014an. Dioenez, proiektu horrek energian aurreztea eta argi kutsadura murriztea du helburu, mantentze gastuak murrizteagaz batera.
Gainera, beharra duten familientzako laguntza ekonomikoa handitu egingo du aurten; eta kirol eta kultur eskaintza indartu asmoz, partikularrentzako eta herriko elkarteentzako diru laguntzak mantendu egingo dituela jakinarazi du udalak. Hain zuzen, 30.000 euroko partida izango du horretarako.