
Mundakako San Pedro jaiak
Atzo zabaldu zuen udalakkartel lehiaketako lanak jasotzeko epea, eta zabalik egongo da martxoaren 12ra bitartean. Hortaz, egileek hilabete izango dute lanak egin eta aurkezteko. Egile bakoitzak, gehienez, lan bi aurkezteko aukera edukiko du, eta Mundakako Udalaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Lehendakari Agirre enparantza, z/g), 09:00etatik 14:00etara.
Lana egiteko edozein teknika erabil daiteke, baina, formatu digitalaz gain, euskarri zurrunean DIN A2 formatuan aurkeztu beharko da. Lanak, betiere,
Mundakako jaiak 2014. San Pedro leloa adierazi beharko du; ez, ordea, egilearen sinadurarik. Itxitako gutunazal batean zehaztu beharko ditu egileak bere datuak, kontakturako telefono zenbaki bat eta NA barne.
Oraindik ez dute zehaztu saria noiz eta non emango duten, baina kartel irabazlearen egileak 250 euroko dirusaria eskuratuko duela aurreratu dute. Hori bai, aurkeztutako kartelek nahikoa kalitate ez dutela iritziz gero, epaimahaiak saririk ez ematea erabaki lezake.
Dokumentuak: