Minbizia duten haurrei eta horien familiei elkartasuna adieraziko diete bermeotarrek hilaren 21ean
Zapatuan, hilaren 15ean, Minbizia duten umeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute hainbat herritan; Bermeon ere ospatuko dute egun hori, baina datorren barikuan, hilaren 21ean. Egun horretan, Eutsi Gogor ekimeneko kamiseta edota kolore laranjako arropa soinean eramateko deia egin die herritarrei, hartara, minbizia duten haurrei zein beraien familiei babesa eta elkartasuna adierazteko. Gainera, balkoietan ere zapi laranjak jartzeko deia egin dute.
12:00etan hasiko dute datorren barikuko elkartasun eguna: Gooiko plazan batuta, elkarretaratzea egingo dute ordu horretan. Horren bitartez, “minbizia duten umeen eta horien familiak bizi duten egoera gizarteratzea izango dute helburu, eta horregaz batera, haurren minbiziaren gaiari buruz sentsibilizatzea, eta, era berean, herriaren babesa, berotasuna eta laguntza helaraztea”.
Bestalde, herriko Berton txiki erdi enpresen elkarteko dendetan eta tabernetan itsulapikoak jarriko dituztela jakinarazi dute. Bertan jasotzen den dirua Aspanovas Bizkaiko Minbizidun Haurren Elkartera bideratzeko. Hilabete batez izango dituzte itsulapiko horiek herriko saltoki eta tabernetan.