
Bizkaia Gernika Rugbyren partida bat
Hernaniren aurka zapatu honetan jokatuko duten partida zaila izango den arren, irabazteko asmoa dutela azaldu du Joseba Olaeta Bizkaia Gernika Rugby Taldeko zuzendariak. «Hernaniko taldearen jokoa oso gogorra da; gainera, zelaiak izango dituen baldintzek neurketa irabaztea zailduko dute. Hala ere, etxean jokatzeak abantailak ditu, eta hori gure alde izango dugu».
Sailkapenean gora doaz gernikarrak. Hala ere, matematikoki maila mantentzea lortu arte ez du lasaitasunik hartuko etxeko taldeak. Hori dela eta, partida irabazteko zaleak animatzera deitu ditu Gernika-Lumoko taldeak.
Nicola Bilbao eta Borja Mandaluniz ez dira zapatuko neurketan izango. Horrez gain, Asier Del Bosque zalantzan dagoela esan du Olaetak. «Martitzeneko entrenamenduan min hartu zuen, eta oraindik ez dakigu zapatuan jokatzeko moduan izango den, baina jokalari gogorra da eta sendatuko dela uste dut», azaldu du.