
Finalista eta saridun guztiak alkarregaz
Gernika BHIk hezkuntza zentroak antolatutako literatura lehiaketaren sariak banatu zituzen, joan den barikuan. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten
375 ikaslek parte hartu dute lehiaketan; ikasketa zentroaren erdia, gutxi gorabehera. Urtero bezala, ikasleek
kalitate handiko lanak aurkeztu dituztela nabarmendu dute epaimahaiko kideek.
Aurtengo lehiaketan
nabarmentzekoa izan da Koldo Gezuragaren lana. Poesian eta prosan jantzi zituen irabazlearen txapelak. Literatur lehiaketako sariez gain, bestalde, Gabonetako Postal Lehiaketako sariak ere banatu zituen hezkuntza zentroak.
Saridunez gain, ekitaldian ikastetxeko hainbat lagunek parte hartu zuten. Hala, literaturagaz, bertsolaritzagaz eta musikagaz gozatzeko aukera izan zuten bildutakoek, besteak beste.
Dokumentuak: