
‘Pilota girls’ film laburraren irudi bat
Gernika-Lumoko museoak eguenerako egin du hitzordua, hilaren 13rako. 18:00etatik aurrera emango ditu filmak. Lehenengo Ertibil 2012 lehiaketako lehen saria irabazi zuen
Sra. Polaroiskaren Pilota girls (2012. urtea, 5’05”) film laburra proiektatuko du, eta ondoren Julio Salvador zuzendariaren
Apartado de Correos 1001 (1950. urtea, 90′) filma.
Film horien proiekzioa ez ezik, bestelako jarduera batzuk ere aurreikusi ditu museoak datozen hileetarako. Hain zuzen,
Mujer y punto. Pelota izenburupean, Arantxa Pereda erakusketaren komisarioaren berbaldia egongo da martxoaren 8an, 19:30ean. Bestetik,
Emakumeak eta kirola izeneko mahai-ingurua ere aurreikusi du.
Emakumeak eta euskal pilota apirilaren 20ra bitartean egongo da ikusgai Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoan. Erraketistak lehiatzen zireneko garaiko materiala erakusten du laginak: argazkiak, kontratuak, federazio-fitxak, erraketisten jantziak eta emakume haien jantzien zirriborroak… Gainera, ikus-entzunezko bik eta ukitzeko pantaila batek osatzen dute erakusketa. Horien bitartez, gaur egunera arte erraketisten inguruan bildutako ia dokumentazio guztia ikus daiteke.