
Ume bi Gernika-Lumoko liburutegian
Urtez urte erabiltzaile kopurua handitzen ari da Gernika-Lumoko liburutegia. Berriki emandako datuen arabera, 435 erabiltzaile gehitu zituen 2013. urtean. Hortaz,
dagoeneko 5.929 pertsona dira liburutegian izena eman duten pertsonak. Umeen eta gazteen kasuan ere hazkundea igarri dutela esan dute, 2012an baino 224 ume gehiago baitzeuden izena emanda 2013an; guztira, 1.652 dira izena emanda daukaten umeak.
Liburutegiko funtsari dagokionez,
23.648 liburu, 622 CD eta 3.744 DVD dauzka Gernika-Lumoko liburutegiak; beraz, 28.014 erreferentzia. Dena den, nabarmendu dute dokumentu kopurua etenik barik ari dela hazten. Esaterako, joan den astean Iparragirre Musika Elkarteko kideek euren diskoak eraman zituzten liburutegira, herritarren eskura uzteko.
Mailegu zerbitzuan ere goranzko joera antzeman zuten iaz. 2013an 18.598 dokumentu mailegatu ziren, 2012agaz alderatuz, 121 gehiago. “Erreserbak, berriz, 526 lagunek eskatu zituzten, aurreko urtean baino 250 gehiagok.
Bestalde, umeei zuzendutako ipuin kontalari saioak antolatu ohi ditu liburutegiak. Urtarrilaren 31n ume askok parte hartu zutela eta, hurrengoak liburutegian bertan barik Kultur Etxeko lehenengo solairuan izango direla jakinarazi du.
-
-
Iparragirre Musika Elkartekoen diskoak
-
-
Iparragirre Musika Elkarteak bere diskoak eman dizkio liburutegiari