
Aranaren margolan bat
Gaurtik hilaren 21era bitartean egongo dira Rosi Arana Txakartegiren lanak ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Preso ohiak urteetan zehar torturaren eraginez bizi izan dituen sentimendu eta bizipenak irudikatu ditu bere margolanetan. “Uste dugu torturak bertan gelditzen direla, ziegan, kartzelan, bizi ditugun unean eta ia berehalako uneetan, baina oker gaude”.
Inaugurazioa 19:30ean izango da, luntx bategaz.
Torturaren Aurkako Nazioarteko Eguna da otsailaren 13a, eta horren harira antolatu dute Aranaren erakusketa. Lagin hori ez da izango, ordea, gaiagaz lotutako jarduera bakarra. Izan ere,
barikuan Olatz Barrenetxea psikologoaren eta Tasio Erkiziaren hitzaldia hartuko du kultur etxeak, 19:30ean. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute: “Gonbidatuta zaude milaka euskal herritarrek bizitako errealitatea azalarazten duen margolanen erakusketara eta hitzaldira”.