
Buy Urdaibai elkarteak 6.000 euroko balioa duen txekea emon zien sutean kaltetutakoei.
2013ko apirilaren 11n Bermeon izandako sutean kaltetutakoak laguntzeko Berton Bermeoko txiki erdi enpresen elkarteak diru bilketa abiarazi zuen, itsulapikoen bitartez. Bertan batutako diru guztia sutean kaltetutakoei eman zieten, beharrizanen arabera beraiek kudeatu zezaten. Kanpaina horrek Bermeoko slatokietan “onarpen handia” izan zuela azaldu du Bertonek. Gainera, taberna eta ostalaritzako establezimendu askotan ere kanpainagaz bat egin zutela azaldu du.
Era berean, Bertonek Bizkaiko gainontzeko merkatari elkartekoei ere eman zien kanpainaren barri, eta azken horiek laguntzea erabaki zuten. Hala, guztira, 4.357,50 euro jaso dituzte kaltetuei bideratzeko: Bertonek 2012,30 euro batu zituen, Zornotzako merkatari elkarteak 949,63 euro, Mungiakoak 300,83 euro, Bilbokoak 240,86 euro, Durangokoak 70,39 euro eta Arratiakoak 623,76 euro.