
Mikel Elgezabal gernikarra
Urdaitri taldeko kirolariek emaitza onak lortu dituzte asteburuan Ermuko Ostots Triatloi Kirol Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatutako duatloian. Urdaitri taldeko Mikel Elgezabal Fernandez laugarren iritsi da helmugara 1:04:59ko denbora eginda. Emakumezkoen sailkapenean, Inmaculada Ruiz Teran Bilbaotri taldeko gernikarrak seigarren postua eskuratu du.
Lehen proba puntuagarria
Bosgarren aldiz antolatu dute Ermuko duatloia. Asteburuko proba sprint erakoa izan da eta distantziak 5km-20km-5km-takoak izan dira. Gainera, Ermuko duatloia Euskal Herriko duatloi zirkuiturako lehenengo proba puntuagarria izan da. Probako garailea emakumezkoetan Gurutze Frades Mugarra T.T taldekoa izan da, eta gizonezkoen kategorian Pello Osoro Delteco Eibar T.T taldekoa. Taldekako sailkapenean, berriz, Saltoki-Trikideak talde nafarra izan da.
Hurrengo duatloi puntuagarria zapatuan izango da, Sopelan.