
Frantziskotarren komentua
39 urteko gizonezko bat eta 36 urteko emakumezko bat dira atxilotutako bi lagunak. Gernika-Lumon atzeman dituzte, baina Foruan lapurtu izana egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 1.200 euro ostu zituzten joan den barikuan frantziskotarren komentutik.
Segurtasun Sailak zehaztu du bariku arratsaldean izan zela lapurreta. Eliztarrek dohaintzan emandako dirua auto batean sartzen ari ziren, eta deskuidu bat aprobetxatuta, bikoteak lapurreta egin zuen. Ordubete ingurura atxilotu zituzten, Gernika-Lumon, eta aldean zeramaten ostutako zenbatekoa.