Iazko martxoan bidea egiten hasi ondoren, Osasunsareak jarrera osasungarrien sustapenean beste pauso bat emango du bihar, hilak 11, hirugarren batzar batera deitu baititu sare komunitarioko kideak nahiz bat egin gura duten norbanako edo taldeak. Astra kulturarako fabrika sozialean bilduko dira 18:00etan, eta “beharrezkotzat eta lehentasunezkotzat” jo dituzten bi gai zehatzen interbentzioak diseinatzen hasiko dira: elikadura eta ariketa fisikoa haurtzaroan eta adinekoen mendekotasuna.
Hain justu, herritarren artean kezka eragiten duten gai bi dira jorratuko dituztenak, Begoña Landa Gizarte Ongizate zinegotziak, Amaia Etxebarria Osakidetzako teknikariak, Mara Astillero Osakidetzako osasun publikoko teknikariak eta Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Nerea Llantadak zehaztu dutenez. Landaren esanetan, iaz egindako batzarretan bi gai horien inguruan arduratsu agertu baitziren parte hartzaileak.
Udalak eta Osakidetzak parte hartzeko deia egin dute, betiere, herritarren bizi kalitatea hobetzea baita helburua.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.