2014ko aurrekontuak aurkeztuko ditu eguenean Bermeoko Udalak
Eguenean, otsailaren 13an, Nestor Basterretxea aretoan batuko da Bermeoko Udala herritarrakaz, aurtengo aurrekontuak aurkezteko. egun horretan, Idurre Bideguren Bermeoko alkateak aurrekontu horien inguruko azalpenak emango ditu 19:30ean hasita; besteak beste, zelan egin diren azalduko du, helburuak zeintzuk diren zehaztuko ditu eta aurreikusten diren ekimenak zeintzuk diren jakinaraziko ditu.
Bidegurenen azalpenen ostean, gainera, herritarrek beraien iritziak, galderak eta kezkak azaltzeko aukera izango dute, eta horren aurrean, udal ordezkariak erantzuten saiatuko dira. Hitzaldiaren bitartez, herritarrek “aurrekontuari eta egoera ekonomikoari buruzko informazio zuzena, gardena eta lehen eskukoa” izatea ahalbidetu gura du Bermeoko Udalak. Hala, egueneko agerraldian parte hartzera gonbidatu dituzte bermeotar guztiak, “Bermeo, gure herria, danon artean erabakitzeko”.