Nerabeen gurasoei zuzendutako tailer bat emango dute Gernika-Lumon
Gernika Gogoratuz elkarteak antolatuta, nerabeen gurasoei zuzendutako tailer bat emango dute Gernika-Lumon. Tailerreko lehen saioa martitzenean izango da. Hain zuzen, 18:30etatik aurrera emango ditu azalpenak Andreas Schafter herriko elkarteko ordezkariak, Kultur Etxean.
Tailerrean parte hartzen duten gurasoek nerabeen hezkuntzan ematen diren egoera desberdinak aztertuko dituzte, horiei irtenbide egoki bat ematen ikasiz. Hala, guraso izateko lan zail horretan, ziurtasuna apur bat ematen ahaleginduko dira Gernika Gogoratuzeko kideak. Tailerrak hamar saio izango dituela aurreratu du elkarteak.