Samfaina de Colors konpainia katalanarekin batera ekoiztu du Markeliñek umeentzak ikuskizuna. Alde batetik, musika eta kontzertua dakartza Kapsulak, eta, bestetik, antzerkia. Abesti bakoitzaren eta ikuskizun osoaren gaia denborak aurrera nola egiten duen da, baina haur baten ikuspegitik.
Erlojuari tranpak egiten dizkion pertsonaia da protagonista. “Kapsulatxo txikitxoak gordetzen ditu, gogoratu nahi dituen eguneko uneekin. Beraz, egunaren hasierari, ikastetxerako bideari, jolastorduari, irteera bati edo eskola orduetatik kanpoko klaseek eragiten duten hiperaktibitateari buruz hitz egiten duten abestietan dago gure istorioa”, azaldu du konpainiak.
Domekan egongo da kapsulak ikusteko aukera, 17:00etan, Lizeo Antzokian. Sarrerak 4 euro balioko du (bazkideek 3 euro).
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.