
Totorikaguenako beharginen protesta bat
Gabonetan lanuzteak eta protestak egiten hasi ziren Gernika-Lumoko Totorikaguena supermerkatuetako eta arropa dendako beharginak, enpresaren jarrera salatzeko. Mobilizazio dinamika amaituta, enpresak “soldata jaitsiera edo kaleratzeak” baino ez dituela proposatzen azaldu dute. “Langileen borrokaren ondoren (greba), enpresarekin bilera bat egitea lortu bagenuen ere, hiru aste pasatu dira ordutik eta ez daukagu inolako berririk”. Hori dela eta, euren egoeraren berri emateko aterako dira kalera, domekan.
Hain zuzen, eskuorriak banatzen ariko dira Totorikaguenako beharginak, 12:00etan, arropa dendaren eta beheko supermerkatuaren artean.