
Harriak errepide erdian
Joan den asteko eguenean itxi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak herri biak lotzen dituen errepidea, luizi baten ondorioz. Astelehenean zabaldu zuten erreietako bat, eta semaforo bidez aritu izan dira orain arte trafikoa bideratzen. Gaur, baina, bigarren erreia zabaldu du aldundiak.
Hala ere, oraindik gune horretan lanean izango direla esan du diputazioak, baina lan horiek ez dutela eragingo trafikoan.