Hezeguneak bertatik bertara ezagutu dituzte hainbat lagunek
Hezeguneen Nazioarteko Eguna jarduera ugarigaz eduki dute gogoan Euskadiko Biodibertsitate Zentroak eta Urdaibai Bird Centerrek. Busturiko nahiz Gautegiz Arteagako zentroek antolatutakoari esker, beste leku batzuetakoak ez ezik, Urdaibaiko hezeguneak ere bertatik bertara ezagutzeko aukera eduki dute parte hartzaileek. Gainera, batean zein bestean, ume zein heldu bildu dituzte jarduerek. Irudian, Gautegiz Arteagako zentroan egindako bisita gidatu bat.


