
Prozesuaren irudietako bat, Pasealekuaren iragana eta oraina agertzen dituena
Herritar guztien artean etorkizuneko Pasealekua marraztea helburu, parte hartze prozesu bat hasiko dute Gernika-Lumon. Diagnostikoarena izango da lehenengo fasea, eta zapatuan hasiko da. Izan ere, Pasileku: taupada berriz bizitu prozesuaren lehenengo batzarra egingo dute egun horretan, 10:30ean, jubilatuen egoitzan, Pasealekuan bertan. Fase bereko bigarren batzarra hilaren 12an egindo dute, 19:30ean, leku berean. Fase horretan, Pasilekuaren etorkizunaz hitz egin baino lehen, atzera botako dute begirada, “izandakoari, denari. Herriaren egoerari, beharrizanei eta aukerei”. Izan ere, sustatzaileen ustez, hortik finkatuko dituzte “Pasealekuaren etorkizunerako abiapuntuak”.
Martxoan sartuta, proposamenetarako tartea eskainiko du prozesuaren bigarren faseak. Hain zuzen, “Zein aukera eskeintzen dizkigu Pasilekuak? Herriaren zein beharrizan bete ditzake eta nola?” galderak erantzuten ahaleginduko dira parte hartzaileak. Ondorioena izango da hirugarren fasea, apirilean. Horretan, “aurreko tailerretan adostutako puntu eta emaitza guztiak batuz, Pasealekuaren bilakaera estrategia definituko” dute.
Pasilekuaren etorkizunaren eraikuntzan parte hartzeko nahiz prozesuaren inguruko informazio zabalagoa jaso nahi izanez gero,
pasilekupartaidetza@gmail.com helbidera idatz daitekeela ekarri dute gogora.